XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.3. Aditz ohikoak deitu ditugunak, osagarri berbalez denez bezainbatean bi eratara agertzen dira: a) kontrol- eta oharmen-aditzak badira (-tzen/-ten) atzizkiarekin eta b) bestelakoak badira -(tzea/-tea) atzizkiarekin.

Adibidez: baina .

Jakina, perpaus biak beste era desberdinez ere adieraz daitezke, eman dezagun: .

Halaz ere, erdibanaketa horrek tente dirau beti, hots, kontrol- eta oharmen aditz eta beste aditzen artekoa (aditz kausatiboak aparte uzten ditugu oraindik orain).

Maite izan bezalakoek, berriz, oharmenaditzak ez direnak bezala jokatzen dute: .

Beraz, gorago esan duguna berbaiezta dezakegu orain ere, aditz hauek (bizi izan, maite izan) jokabide morfologiko berezia dutela, ez baina sintaktikoa.

Eta behar izan eta nahi/gura izan? Goian bizi izan eta maite izan bezala direla morfologiaren aldetik agerian utzi dugu, baina baita sintaktikoki desberdinak direla, behar izan eta nahi/gura izan aditzen osagarri berbalek ez baitute ez (-tzen/-ten) ez eta (-tzea/-tea) atzizkirik hartzen, hiztegi-forma baizik: .

Azkenez, zer gertatzen da orduan ahal izan eta ezin izan aditzekin?.

1.1. paragrafoan ikusi dugun bezala, aditz hauen osagarri berbalek berek hartzen dituzte aspektu-atzizkiak eta horregatik ez hiztegi-formaz ez eta (-tzea/-tea) edo eta (-tzen/-ten) atzizkiez erabiltzen ez direla esan dezakegu: .

Berriz ere, azkenau Bizkaieraz ez dela egia esan behar dugu, euskalki horretan semimodalen eta modalen artean diferentziarik ez baitago.

2. Hau ikusita, desberdintasun sintaktikoak zertan funtsatzen diren argitzen saiatuko naiz.